ZERAIN ETORKIZUNARI BEGIRA

Prozesu honetan Zeraingo herri antolaketaren inguruko gogoeta herritarra bideratzeko aholkularitza burutu dugu.

Azterketa honetan egun ematen den egoera eta gatazkaren azterketa burutu dugu eta aurrera begira herriko antolaketa soziopolitikorako proposamen eta alternatiba komunitario eta norbanakoak planteatu dituzte partaideek.

Aztikerren lana izan da pertsona, iritzi eta bizipen desberdinen mahaigaineratzea eta hauen arteko bitartekaritza integrala burutzea .

Zeraingo herriaren egoerari ikuspegi sistemiko batetik begiratu diogu gure bitartekaritza interbentzioa planteatzerakoan, modu honetan herriaren antolaketa eta harremanetan eragina duten faktore desberdinetan begirada jarrita.

Ikuspegi sistemiko honek ahalbidetu du komunitatean bizi diren egoera desberdinetan eragiteko proposamen eta alternatibak proposatzeko aukera izatea.

[Dokumentuak]