ONDARROAKO ANIZTASUN PLANA

Gaur egungo egoeran joan-etorriak, migrazioak eta, haien ondorioz aniztasuna etengabe handitzea erronka handia izaten jarraitzen du elkarbizitzari dagokionez. Honenbestez, aniztasuna gure herrietako kohesio elementu bilakatu dadin, aniztasun horren kudeaketa egokia beharrezkoa da. Kudeaketa horretan bai erakundeak, baita eragile eta norbanakoak ere zeresan handia dute; kudeaketa hori herritar guztioi baitagokigu.

Norabide honetan, 2015eko iraila eta 2016ko martxoa artean garatu den partaidetzazko prozesu honen helburu orokorrak hauexek izan dira:

  • Ondarroan egin diren jatorri aniztasuna eta elkarbizitzari buruzko azterlanak herritarrei zuzenean ezagutaraztea.
  • Gai honen inguruan norbanako herritar eta eragileen arteko hausnarketa eta eztabaida sustatzea, iritziak jasoz eta diagnosia osatuz.
  • Aurrera begira, ondarroarren jatorri aniztasunaren oinarrian, kultur komunitateen arteko elkar ezagutza eta elkar harremana bultzatzeko ANIZTASUNAREN PLANA sortzea.

[Dokumentuak]