LEITZA KONTSUMITUZ

Leitzako Udalak bultzatuta bertako produktuen ekoizpen eta kontsumoa sustatzeko parte hartze prozesua burutu dugu 2017ko udazkenean. Bertako Produktuen lan-taldeak egindako diagnostikotik abiatuta, hiru lan-saiotan zehar, herritarrekin bertako elikadurari bultzada emateko lan ildoak eta proposamenak zehaztea lortu da.

Nabarmentzeko izan da orain arte elikaduraren eremuan lanean aritu diren horiez gain, herriko hainbat eragilek eta herritarrek izan duten parte hartzea. Horrek prozesua asko aberastea eragin baitu; eta, egindako bidean urrats kualitatiboa emateaz gain, esan daiteke kuantitatiboki ere prozesuak aurrera egin duela.

[Dokumentuak]