LEINTZ GATZAGA. IRAGANA, GATZA ETA ETORKIZUNA

Leintz Gatzagaren etorkizuneko erronkak definitu eta Gatz Iturburuaren proiektua ezagutarazteko gogoeta herritarra

“Iragana, gatza eta etorkizuna”. Izenburu hauxe izan du 2017ko iraila eta urria artean Leintz Gatzagan garatutako partaidetzazko gogoetak.

Prozesuak bi helburu nagusi izan ditu: batetik, Gatz Iturburua ustiatzeko udalaren proiektua aurkeztu eta herritarren ekarpen eta iritziak jaso nahi izan dira, eta bestetik, Leintz Gatzagak herri bezala etorkizunera begira dituen erronka eta beharrak identifikatzeko gogoeta egin da.

Helburu hauek lortzeko proposatutako egitekoak aurrez aurreko hiru lan saiotan antolatu dira:
Lehenengo saioan (“Leintz Gatzaga: iraganetik etorkizuna proiektatuz”) herriak azken urteotan izandako bilakaera ezagutzeko dinamika egin da, eta parte hartzaileen ekarpenekin diagnosia eta kontakizuna eraiki; bigarrenean, berriz, Gatz Iturburuaren proiektua zuzenean ezagutu eta proiektuari ekarpenak egiteko aukera izan da; azkenik, hirugarren saioan ordu arte identifikatutako erronka eta beharretan sakondu eta lehentasunak adostu dira.

[Dokumentuak]