LASARTE-ORIARA ETORRI BERRIEN HARRERA PROTOKOLOA EGUNERATZEA

Harrera egingo duten eragile guztientzat abiapuntu bera jartzeko asmoarekin garatu den prozesua dugu honakoa, eztabaida eta hausnarketaren bitartez, guztion artean sortutako protokolo ireki eta dinamikoa izatera iritsi nahi izan duelarik.

Ez da hutsaletik hasi den prozesua, azken urteetan jatorri eta kultur aniztasunaren eta bizikidetzaren ibilbidean urrats ugari eman dituen herria baitugu. Zentzu honetan, testuingurua kokatzeko eta harrera protokoloa eguneratzeko asmoaren inguruan hainbat ideia luzatu nahi dira:

– Lasarte-Orian Harrera Protokoloa osatu zen 2013. urtean, nahiz eta hainbat arrazoigatik protokolo hau ez zen garatu. Orduan osatutako Protokoloari ekarpenak egin zaizkio eta eguneratu egin da, aurrera begira jarraikortasuna bermatzeko oinarri finkoak zehaztuz.

– Egun egiten den harrera ereduaren diagnositik eta Harrera Protokoloaren diagnositik abiatzen da lanketa hau. Egungo harreraren diagnosiak Lasarte-Oriako gabezia eta ahulguneak identifikatu eta hausnartzeko aukera eman du, egun harrera egiten duten eragileez gain elkarte eta eragile gehiagoren bitartez egun egiten dena hobetzea bultzatzen delarik.

– Integrazio kontzeptuaren ikuspegia irekitzeko saiakera bat ere bada Protokolo hau, hiru eremu ezberdinetako integrazioaren ikuspegia txertatzeko asmoa planteatzen delarik: integrazio sozioekonomikoa, kulturala eta politikoa. Horretarako, orain arte landu izan den oinarrizko beharren edo behar materialen asetzeaz harago joan, eta arlo kulturala eta sozioafektiboa lantzeko asmoarekin garatzen da.

– Integrazio kontzeptuarekin irekiera proposatzen den heinean, harrera eskaini beharreko eragileen inguruan ere aniztasuna bultzatzen du Protokolo honek: Lasarte-Oriako errealitatetik abiatuta, harrera ez duela administrazioak soilik eskaintzen, harrera ez duela jatorri berbereko pertsonak biltzen dituen elkarteak bakarrik egiten. Harreran inplikatuak egon daitezkeen subjektu guztiak kontuan izatearen ikuspegia bermatu nahi da protokolo honen bitartez, eta integraziorako ikuspegi ezberdinak barne biltzeak izaera osagarritu eta integraltasuna lortzean lagunduko du.

РPertsonen biziraupenerako zuzeneko asistentziaren inguruko hausnarketa eginez, pertsona iritsi berriak zerbitzu hartzaile gisa ulertzetik… antolatu, kudeatu, elkar lagundu, komunitatea sortzen duten eragile bezala ulertzerako urratsa emateko asmoarekin sortzen da Protokoloa.

Udalaren webgunean informazio gehiago aurki daiteke.

[Dokumentuak]