LASARTE-ORIAKO ANIZTASUN PLANAREN DINAMIZAZIOA

2013an jatorri eta kultur aniztasunaren lanketarekin hasi ginen Lasarte-Orian, herritarren arteko elkarbizitza sustatzeko helburuarekin. Horren baitan, 2015. urtean herritarrekin partaidetza prozesu bidez adostutako plangintza garatu da 2016an.
Lau lan-lerrotan banatu da lanketa:
– Ekimen soziokulturalak dinamizatu dira urtean zehar aniztasuna sozializatzeko eta elkarbizitza areagotzeko: Multikulturfest, Euskararen 9. Maratoian parte hartzea (bideo eta tailer bidez), estereotipoen kontrako kanpaina baten diseinua eta urtean zehar egin diren tailer eta bisitak.
– Zeharlerroan, ekimen guztietan hizkuntza aniztasunaren sozializazioa egin da eta euskara erdigunean jartzeko praktika eta ohituren sustapena.
– Lasarte-Orian aurrez osatutako Harrera Protokoloaren errebisioa egin da.
– Aniztasunaren eta elkarbizitzaren inguruko lanketan, herri mailako eragileek eta Udalak izan beharreko harremanaren inguruan hausnartu da, eta aurrera begirako funtzionamendu proposamen zehatza osatu.
Era berean, 2017an aniztasuna eta elkarbizitzaren inguruko lanketarekin jarraitzeko plangintza osatu da.

[Dokumentuak]