KAIXO MAITIA. SEXU INKESTA

Kaixomaitia.eus euskaldunon harremanetarako guneak, 2016ko otsailean abian jarritako inkestaren emaitzak jasotzen dira lan honetan. Ikerketaren lehen helburua izan da jakitea euskal herritarrok nolako ohiturak, asebetetze mailak eta iritziak ditugun harreman sexual / afektiboei dagokienez. Laburbilduz, maila afektibo / sexualean zoriontsuak garen edo ez. Bigarrenik, sexualitateaz, harremanez, leialtasunaz eta internetak horietan duen rolaz jakin nahi izan da; eta, hirugarrenik, honetaz guztiaz hausnarketa sustatatzea, norbanakoen artean, bikotekideen artean, komunikabideetan.

Aztikerrek, lehenik eta behin, inkesta aurrera eramateko aholkularitza teknikoa eman du. Eta ondoren, behin inkesta amaituta, datuen ustiaketa estatistikoa osatu du.

[Dokumentuak]