HERRITARRON ZUMAIA, ZUMAIA ANITZA

2015 urtean zehar eta 2016aren haseran garatu den prozesu honen abiapuntua, Zumaiako Udalak, Aztikerrekin batera jatorri aniztasuna eta elkarbizitzari buruz 2014an egin zen azterlan kualitatiboa izan da. Ikerketa horren ondorioak herritarrei zein herriko eragileei zuzenean ezagutarazi zaizkie, eta norbanako eta eragileen arteko hausnarketa eta eztabaida bultzatuz, nahiz haien iritziak jasoz, eginiko diagnosia osatu dugu.

Prozesu honen antolaketaren oinarria, xede taldeen arabera lan egitea izan da; fenomeno honen baitan, eremu ezberdinetan dauden iritzi eta hautemateak elkartuz eta pertsona nahiz elkarte-eragile bakoitzaren errealitatetik abiatuz elkar ezagutza eta elkarbizitzaren norabidean oinarri partekatu bat osatuz.

Eraikuntza komunitarioa izan denez Zumaiako Udala eta Aztikerren artean hitzartutako  lanaren helburua, bizipen pertsonal nahiz elkarteen bizipenetatik abiatuz eraikuntza eta ikuspegi kolektiboa bilatzea izan da prozesuaren iparrorratza. Modu honetan, norbanako zein elkarte bakoitzaren esperientzien garrantzia aintzat hartua izan da testuinguru kolektiboa sortzeko bitarteko gisa.

[Dokumentuak]