HERNANIN, KULTURARTEKO PLAZA FEMINISTAREN DISEINU ETA DEFINIZIOA

2016ko ekainean hasi eta 2017ko otsailera bitarte, Hernanin Kulturarteko Plaza Feminista izango den eraikin publiko berriaren diseinua eta izaera definituko duen partaidetza prozesua garatu dugu.

Emakumeen jabetze prozesuetan eragiteko erreferentziazko topalekua sortu eta definitzeko prozesu hau ez da hutsetik hasi Hernaniko kasuan. 2002an Berdintasun arloa sortu zen, eta 2013 urtetik Plaza Feminista izeneko topalekua izan du herriak Berdintasun Kontseiluaren aldarrikapenari erantzunez. Espazio honen erabilera egiten duten eragile eta herritarren gorakadak espazioa txiki geratu dela baloratuz lokal batetik eraikin baterako saltoa da erreferentziazko gune honek emango duena, eta zentzu honetan, eraikin berri honen izaera eta ezaugarrien lehen alea jarri du prozesu honek.

Prozesu honen dinamizazioan Aztikerrez gain Hiritk At! ere aritu da, espazio fisikoaren antolaketa zehazteko lan saioetan bereziki.