ERRENTERIARA IRITSI BERRIEN HARRERA PROTOKOLOA

Etorri berrien Harrera protokoloaren diseinu hau Errenteriako herritar eta elkarteekin partaidetza prozesu bidez sortu eta garatu den protokoloa da.

Harrera egingo duten eragile guztientzat abiapuntu bera jartzeko asmoarekin sortua da dokumentu hau, eztabaida eta hausnarketaren bitartez, guztion artean sortutako protokolo ireki eta dinamikoa izatera iritsi nahi duelarik.

Errenteriako Udalak, Kultur Aniztasuna, garapenerako lankidetza eta giza eskubideen arloa sortu zuen 2015 urte hasieran. Ordutik, ibilbide jarraia izan dut eta gaiaren inguruko lanketa berezituak bultzatu dira bertatik. Baliabide hauen sortzeak Harrera protokolo honen sortzea eta garatzea ahalbidetu du.

Harrera protokoloaren sortze prozesuaren dinamizazioa 2015eko ekaina 2016ko otsaila bitartean garatu da.

[Dokumentuak]