ERABAKI HERNANI DECIDE

 

 

Prozesu honen helburu nagusia Hernaniko Udal Aurrekontuaren 500.000€ herritarrekin eztabaidatu eta erabakitzea izan da.

Prozesu honen antolaketa eta oinarria hernaniarrek herriarekiko duten ezagupenera hurbiltzean datza. Herritarrak dira behar eta arazoak gertuen bizi dituztenak, herri egokien ezagutzen dutenak, bakoitzak bere esparru, bizimodu zein eragile ezberdinen haritik.

Behar eta arazo hauek oinarri hartuta, herritarrak eurek izan dira proposamenak egin, landu, lehenetsi eta Udal Aurrekontuan txertatu beharrekoak zeintzuk diren erabaki dutenak.

Proiektu hau bi urtez jarraian garatu da Hernaniko Udalarekin batera (2014 eta 2015)

[Bezeroa]

Hernaniko Udala

[Dokumentuak]