ARETXABALETAN HERRITARREN PARTAIDETZA UDAL ORDENANTZA

Aretxabaletan herritarren partaidetza arautzeko Udal ordenantza sustatzeko prozesua aurkezten da, Aretxabaletako udalarekin eta atxabaltar herritarrekin batera garatu dena.

2016ko ekain eta 2017ko otsaila bitarte garatu den prozesu honetan parte hartzearen inguruko hausnarketa orokorra burutu dute herritarrek, partaidetza sustatzeko neurriak proposatuz.

Prozesuaren emaitza, herritarren partaidetza arautzeko ordenantza izan da.
Ordenantza honek bi abantail nagusi ditu:
• Alde batetik, herritarren parte hartzeko eskubide eta udal informaziorako eskubideak errekonozitu eta bermatzen ditu.
• Bestetik, herritarren partaidetza sustatzeko bide propio bat marrazten du.

[Dokumentuak]