web-_Parte Hartzea

Parte hartzea

Norbanakoon ahalduntze eta komunitatearen sorkuntzarako prozesuak laguntzen ditugu. Norbanakoen ikuspuntu eta beharretatik espazio kolektiboak sortzeko bide-lagun izatea da gure lana.

Talde eta komunitateen errealitate sozialaren azterketa eta eraldaketarako prozesuak lagundu, bideratu eta dinamizatzea da gure egiteko nagusia.

ZER EGITEN DUGU NOLA EGITEN DUGU
PARTAIDETZA PROZESUAK.
Herritarren partaidetza bilatzen duten prozesuak bideratzen ditugu.Komunitate baten unibertsoan ematen den errealitatearen azterketa eta erabakiak modu kolektiboan hartzeko metodologien bitartez, publikoak diren gaien inguruan erabakiak herritarrekin batera garatzeko bitarteko metodologikoak eta dinamizazioa eskaintzen dugu

SORKUNTZA KOLEKTIBOA
Edozein talde edo kolektiboetan, norbanakoen ikuspuntuetatik abiatuta kolektiboak diren beharrak identifikatzeko eta beharretatik abiatutako interes desberdinen arteko erabakiak lortzeko prozesuak laguntzen ditugu.

GATAZKEN KUDEAKETA
Talde, entitate eta kolektiboen interakzio harremanetan sortzen diren gatazken azterketa konpartituak burutzeko prozesuak garatzen ditugu. Kolektiboetan garatzen diren gatazkak ulertu eta taldearen ezagutza eta jakintzaren bidez gatazkak kudeatu eta alternatibak bilatzeko prozesuak bideratzen ditugu.

IEP METODOLOGIA. Ikerketa, Ekintza, Parte hartzea filosofian oinarrituta egiten dugu lan. Lan metodologia honen potentzialtasuna talde nahiz komunitateen auto-eraketan sustraitzen da. Protagonista diren pertsonei hitza eta boterea eskainita.

IKERKETA
Prozesu oro Ikerketa (edota hausnarketa) unearekin abiatzen da, errealitate baten hausnarketa eta diagnostikoa burutuz, ezagutza kolektiboaren oinarrian.

EKINTZA
Prozesuaren izaera hezitzailearen bidez auto-kontzientzian aurrera egitea bilatzen da, kontzientziaren mobilizazioan urratsak emateko, segidan. Ekintzarako hausnarketa izanik, prozesuetatik ondorioztatuko diren zereginak bereak egingo dituen subjektu kolektiboren erakuntza funtsezkoa da.

PARTE HARTZEA
Eta ezinbestez parte-hartzailea da, pertsona guztien parte-hartzera irekia baitago bi oinarri gidari hartuta:

  • Inoren ezagutza eta esperientzia ez bada kanporatzen.
  • Sustatu nahi den subjektu kolektiboan pertsona bakoitza parte delako, eta ez dagoelako inor soberan.

Gure proiektu eta lanen inguruko informazio gehiago