Aztiker, ikerketa
soziologikoan espezializatutako enpresa da. Bertan, esperientzia
zabaleko profesionalak biltzen gara; eta, metodo, teknika eta baliabide
ugari eta aurreratuak erabiltzen eskarmentua dugu: inkestak,
elkarrizketak, taldeak, behaketa, dokumentazioaren azterketa, prozesu
parte-hartzaielak, etab.
Soziologian
sinesten dugu. Gure ingurua ezagutu eta gure bizimodua hobetzeko
tresnatzat daukagu. Gustatzen zaigu jendearekin harremanetan egotea,
pertsonak eta taldeak ezagutzea, lekuan lekuko lanak eta behaketak
balore handiko informazioa ematen baitigu.
Gure
ikerketak baliagarriak dira soilik bezeroaren beharrak asetzen dituzten
neurrian. Bezeroaren beharrak sakon aztertzen ditugu, eta hobekien
egokitzen zaion ikerketa-diseinua egiten dugu. Trajeak bezeroaren
neurrira egiten ditugu, eta emaitzen erabilgarritasun praktikoaz ere
arduratzen gara.