Zer eskaintzen dugu

TOKIAN TOKIKO ESTATISTIKA ZERBITZUAK: ZURE HERRIAREN ARGAZKIA ZENBAKITAN

ZER DA?

    Zure herriko eta inguruko (eskualdea, herrialdea, Euskal Herria, Europa eta mundu zabala) datu interesgarri zein erabilgarrienak, webgune batean modu erakargarri, ulerkor eta argian aurkeztuak, herritarren eskura jartzeko argitalpena da. Datu hauek testuinguruari lotuta aurkezten dira.

ZERTARAKO DA ERABILGARRI

    Egungo datuak zein bilakaera historikoa modu grafikoan ikustean, herriaren
    berezitasunak, gabeziak edota erronkak ezagutzeko tresna ezinbestekoa da.
    Ikastetxeentzat, enpresentzat, elkarteentzat, herritarrentzat …
    herriko informazioa behar duen ororentzat da erabilgarria.