![]() |
Jakin, ezagutu edo aztertu nahi duzun horretarako tresna zientifiko zorrotzenak eskaintzen dizkizugu. Herritarren iritziak, balorazioak, pertzepzioak edota diskurtsoak identifikatu eta zenbakitara eramaten ditugu. Zurekin eta zure beharren arabera lan egiten dugu. |
|
![]() |
Egungo eredu demokratikoaren krisiaren aurrean, demokrazia parte-hartzailearen bidez demokrazia ordezkatzailea osatu, errotu eta indartu egiten den ideia dugu ardatz. Ohiko botere harremanak eraldatuz, herritarrak erabakietan subjektu aktibo izan daitezen lan egiten dugu. |
|
![]() |
Zure herriko eta inguruko (eskualdea, herrialdea, Euskal Herria, Europa eta mundu zabala) datu interesgarri zein erabilgarrienak, webgune batean modu erakargarri, ulerkor eta argian aurkeztuak, herritarren eskura jartzeko argitalpena da. Datu hauek testuinguruari lotuta aurkezten dira. |
|