![]() |
Hizkuntza guztien errespetuan oinarrituz, euskara da gure lan hizkuntza nagusia. |
| Gizon eta emakumeen arteko parekidetasunean sinesten dugu. Aukera berdintasuna gure lan jardueraren erdigunean kokatzen dugu. | |
| Hausnarketa, eztabaida eta elkarrizketa eskematan trebatzea da gure xedea, ohiko galtzaile-irabazle eskemak alboratuz, garaipen konpartituak sustatuz. | |
| Gure ahalegina da partaide guztiekiko enpatia sortzea, besteen beharrizan eta sentimenduak ulertuz, erreakzio emozionalei egoki erantzuteko gaitasuna areagotzen delako. | |
| Herritarrak erdigunean kokatzen dituen parte hartze kultura politiko berrian sinisten dugu eta gure lan jarduera bide horretan aurrera egiteko tresnak eskaintzean datza. | |
| Konfiantza. | |
| Lan talde kohesionatu, kualifikatu eta esperientziaduna da Aztiker. | |
| Zorroztasuna. Kalitate irizpide zorrotzen baitan garatzen ditugu ikerketa guztiak. | |
| Azterketa hutsa baino gehiago, erabilgarritasun praktikoa. |