Legezko Oharra eta Pribatutasun Politika

Informazio eta Merkataritza Elektroniko Elkartearen Zerbitzuetarako uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazten dizugu www.aztiker.com helbidearen jabea zera dela, Aztiker, S.L. (I.F.K.: B20740767), Martin Ugalde Kultur Parkea, Gudarien Etorbidea, z/g, 20140 Andoain (Gipuzkoa), Telefonoa: 943.593.006, helbide elektronikoa: idazkaritza@aztiker.com

Baldintza orokorrak

Erabiltzailea web gune honetara bere borondatez sartzen da. Web gune hau erabiltzeak bertan jasotako zehaztapenak eta baldintzak ezagutzea eta onartzea dakar.

Erabiltzaileek debekatuta dute beste erabiltzaileak nahasarazi ditzakeen eduki oker edota gezurrezkoa sartu eta komunikatzea.

Aztiker bere web gunean argitaratzen diren edukietan okerrik ez azaltzen saiatzen da. Aztiker-ek web gune honetako edukiak, informazioak, aplikatiboak eta abarrak aldatu eta zabaltzeko eskubidea du, eta edozein unetan eta abisatu beharrik gabe egin ahal izango du.

Web gune honetan sartzea eta bertan dagoen informazioa nola kudeatzen den, erabiltzailearen erantzukizuna izango da soil-soilik. Aztiker-ek ez du bermatzen webak eta zerbitzariak birusik ez izatea, eta ez du bere gain hartzen web gunean sartzeagatik edota web gunean sartzea ezinezkoa izateagatik egon daitezkeen kalteen gaineko erantzukizuna.

Aztiker-ek web orrian agertzen diren zehaztapenak eta baldintzak alda ditzake, eta, beraz, zehaztapenak eta baldintzak sarri begiratzea aholkatzen du, aldaketak egon daitezkeelako.

Aztiker-ek nahi du web gune honek ahalik eta modurik eraginkorrenean funtzionatzea eta bere helburua behar bezala betetzea. Horregatik egiten ditu web gunearen mantentze lanak, beharrezkotzat jotzen diren bitartekoak jarriz, baina ez du bere gain hartzen web gunearen funtzionamenduan egon daitezkeen disfuntzioen edo akatsen erantzukizunik.

Jabetza Intelektuala

Web honen jabetza intelektuala, orrialdeak, pantailak, edukia, diseinua, produktuak eta zerbitzuak Aztiker-en jabetza dira.
www.aztiker.com web gunean sartzen den erabiltzaileak ezingo ditu goian aipatutako elementu horiek kopiatu, eraldatu, banatu, transmititu, erreproduzitu, plazaratu, laga, saldu, ezta eskuratutako informazioaren oinarrian eraikitako beste produktu edo zerbitzu batzuk sortu ere.

Datu pertsonalen babesa

Abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoa betez, erabiltzaileari jakinarazten zaio bere datuak Aztiker-eko fitxategiren batean jasoko direla eta fitxategiaren arduraduna Aztiker, S.L. dela.

Erabiltzaileak emandako datu pertsonalak erabiliko dira soilik eskatutako zerbitzuak gauzatzeko eta berarekin harremanetan jartzeko, eta isilpean gordeko dira, beste inork eskura ez izateko moduan.

Erabiltzaileak benetako datuak, zehatzak eta osoak adierazi beharko ditu, eta ematen dituen datuak ez badira benetakoak, zehatzak eta osoak, eta ez badaude eguneratuta, erabiltzaileak berak izango du sor daitezkeen kalte eta galeren erantzukizuna.

Indarrean dagoen legediak datu pertsonalen babesaren arloan zehazten dituen segurtasun mailak ezartzeko konpromisoa dauka Aztiker-ek, eta horregatik neurri teknikoak eta antolaketakoak hartuko ditu, datuak galdu eta aldatu ez daitezen, baimenik gabeko atzipenik egon ez dadin eta bestelako arriskuak saihesteko. Aztiker-ek ez ditu cookies izeneko fitxategiak erabiltzen bere web orrialdean.

Erabiltzaileak edo bera ordezkatzen duen pertsonak nahi duenean erabili ahal izango du datuak atzitzeko, zuzentzeko eta ezerezteko eskubidea, bai eta, hala badagokio, aurka egiteko eskubidea ere, Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoak eta gainontzeko araudi ezargarriarekin bat. Horretarako, idazki bat bidali beharko du helbide honetara: Aztiker, Martin Ugalde Kultur Parkea, Gudarien Etorbidea, z/g, 20140 Andoain (Gipuzkoa) - helbide elektronikoa: idazkaritza@aztiker.com

Aztiker-ek Pribatutasun Politika honetan agertzen diren zehaztapenak alda ditzake, legediari egokitzeko edo eta horrela egokia iruditzen bazaio. Aldaketarik egin ez gero testu berria web orrialde honen leku berean azalduko da. Beraz, Pribatutasun Politika sarri begiratzea aholkatzen du, aldaketak egon daitezkeelako.