web-_IKERKETA

Ikerketa

Ikertu, arakatu, ustiatu … Inguru sozialaren ezagutza behar-beharrezkoa da zure egitasmoak arrakasta izango badu. Aldaketa sozialak inoiz baino azkarrago ematen diren honetan, jakin behar duzun horretarako metodo eta tresna egokienak (bir)pentsatu eta diseinatzen ditugu. Ondoren praktikara eramanez, erabat baliagarria izango den informazioa eta datuak emango dizkizugu.

Herritarren eta pertsona multzo jakin baten iritziak, balorazioak, hautemateak edota diskurtsoak identifikatu, garatu eta beharrezkoa den kasuetan zenbakietara eramaten ditugu.

ZER EGITEN DUGU NOLA EGITEN DUGU

Tokian tokiko errealitatera egokitu eta ezagutza berriak lortzeko teknika/metodo aukera zabala eskaintzen dugu:

TEKNIKA KUANTITATIBO ESTANDARRAK
Inkestak, iritzi, diskurtso eta asebetetze neurketak, zeharkako iturrien lanketa…

AZTERKETA ESTATISTIKO AURRERATUAK
Faktore anitzeko azterketak, kluster analisiak…

TOKIAN TOKIKO ESTATISTIKA ZERBITZUAK ETA HAUEK AURKEZTEKO WEB APLIKAZIOAK
Datu interesgarri eta erabilgarrienak modu ulerkor eta argian aurkeztuak, herritarren eskura jartzeko.

TEKNIKA KUALITATIBOAK
Jendartean dauden diskurtsoen eta errealitatearen dimentsio subjektiboaren azterketa

IKERKETA KONPARATIBOA ETA DOKUMENTAZIOAREN AZTERKETA

BEHAKETA ZUZENA

ELKARLANA
Aztikerren lan jarduna elkarlanean oinarritzen da. Bezeroaren eta Aztikerren arteko elkarlan honetan eraikitzen dira proiektu eta ikerketak, hauen helburu eta beharrak ondo identifikatu eta zehaztu ondoren.

URRATSEZ URRATS
Proiektu eta ikerketa hauek ondorengo urratsei jarraituz garatzen dira:

  • Egitasmoaren diseinuarentzat datu bilketa
  • Azterketa diseinu planifikatua
  • Informazioa jasotzea
  • Datuen tratamendua
  • Datuen ustiaketa eta emaitzen analisia
  • Emaitzen aurkezpena

Gure proiektu eta lanen inguruko informazio gehiago