
Egitaraua

Txostenak

Euskaraz diharduten hedabideak ugaritu egin dira azken urteotan, Euskal Herrian zein Zarautzen. Gaiaren inguruan plazaratutako datuek, ordea, agerian uzten dute hedabideen euskarazko kontsumoa nahikoa apala dela. Bestela esanda, euskaldunen hedabideen kontsumoa erdaraz egiten da bere alorrik nagusienean.
?Komunikazioaren aroa? deitu den honetan hedabideek berebiziko garrantzia hartu dute eta sektore estrategikoa dira euskararen berreskurapenerako ahaleginean. Abiapuntua hori izanik, gure asmoa euskarazko hedabideen kontsumo apal horren arrazoietan sakontzea izan da: zein faktorek eragiten dute kontsumoan? Zer gertatzen da euskarazko merkatuarekin? Zer da hedabideek egin behar dutena horren aurrean? Eta administrazioek?
Helburu horrekin 1.021 zarauztarri hedabideak kontsumitzeko dituzten ohituren inguruan galdetu diegu eta jasotako erantzunak eman dute euskara.dat:hedabideak antolatzeko lehengaia.
Jardunaldi hauen helburua euskaldunon hedabideen kontsumoaren inguruan argi pixka bat ekarri eta gaiaren inguruko hausnarketa sakona eragitea da.
Noiz: Maiatzak 10, osteguna.
Non: Hotel Zarauz
Nafarroa kalea 26