7

PENTSIODUNAK ETA HAUTESKUNDE PORTAERA

Aurreko astean Euskadi Irratitik deitu ninduten pentsiodunen azken asteetako mugimenduak direla eta. Hainbat galdera zituzten egiteko: zein pisu dute pentsiodunek eremu elektoralean? Soziologikoki zein perfil politikoko jendeaz ari gara hizketan? Kalean aktibatu den pentsiodunen kolektiboak ondo ordezkatzen du talde elektoral hori? Bestela esanda: “gehiengo isil” bat egon liteke mobilizatu ez dena? Nori egin diezaioke kalte edo mesede politikoki protesta honek?
Ordurarte guzti hori xehe aztertu gabe banuen ere, interesgarria iruditu zitzaizkidan galderak eta erronka onartu eta aztertzeko konpromezua hartu nuen. Galdera horietako batzuei erantzungo diet hemen, 65. Soziometroaren eta 2017ko Navarrometroaren datu baseak erabilita.
Hasteko, 65 urtetik gorakoak demografikoki 18 urtetik gorako herritarren artean, Hego Euskal Herrian laurdena dira. %25,5 zehazki. Beraz, multzo inportante batez ari gara.

Graf.1: Adinaren araberako biztanleria, Hego Euskal Herria 2017 (INE, errolda datuak)

1
Beraien jarrera eta portaera politikoak gainera gainontzeko herritarren ondoan ezberdinak dira. Batetik, inkesten arabera, politikan interes gutxien dutenak dira. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 15 puntu altuagoa da interes falta adin tarte honetan besteetan baino. Nafarroan, antzera gertatzen da, 30-44 urte artekoak kenduta, hauek ere interes falta antzekoa baitute.

Graf.2: Batere interesik ez politikan %.

2

Aldiz, jarrera aktiboena haiek agertzen dute. Batetik, hauteskunde guztietan parte hartzen dute nagusienen %81,1. Gazteenak baino 26 puntu gehiago. Eta inkestak egin zirenean hauteskundeak egongo balira beraiek dira ziurtasun gehien adierazten dutenak bozkatzera joateko. Soziometroaren arabera %79 bozkatzera joango litzateke ziur eta Navarrometroaren arabera %69.

Graf. 3: Bai, hauteskunde guztietan ematen duzu botoa %. 65. Soziometroa

3

Graf. 4: Botoa emateko ziurtasuna (Bai, botoa emango zenuke ziur % eta 0-10 eskalan 9-10eko ziurtasuna %)

4

Beraz, pentsioen afera dela eta oso haserre baldin badaude kontuan hartuta asko direla eta hauteskunde leian haien parte hartzea demografikoki dagokienaren gainetik daudela, bakarrik horregatik balitz ere, alderdiengatik oso kontuan hartzeko sektorea beharko luke izan.
Hori esanda, alderdietan eta ondorioz politiketan eragiteko duten aukera, bozkaz aldatzeko duten asmoen baitan baldintzatua egon daiteke. Izan ere, parte hartze handiena duen sektorea da eta aldi berean alderdiei fidelena. Horrela, nagusienen artean alderdi batekiko oso hurbil sentitzen direnak %10,7 dira, 45-64 urte artekoen %7,6, 30-44 urte artekoen %6,2 eta 18-29 urte artekoen %5,8. Gainera, hain hurbil sentitu gabe ere, beti alderdi berdina bozkatzen dutenak eta horrela jarraitzeko asmoa dutenen proportzio altuena ere adin tarte honetan ematen da (%61,1), gainontzeko adin tarteen oso gainetik (20-25 puntu altuagoa).

Graf. 5: Alderdi batekiko hurbiltasuna (Alderdi batekiko oso hurbil %). 65. Soziometroa

5Graf. 6: Alderdi bati fidelitatea (Beti alderdi berari botoa eta berdin jarraitzeko asmoa dauka %.) 65. Soziometroa

6
Azkenik, inkestak egin ziren momentuan 65 urtetik gorakoek zein bozka asmo agertu zuten aztertuta (eta ehuneko hauek inkestan jasotakoak dira, inongo lanketa edo “sukalderik” gabe), Nafarroan UPN da poltsa handiena duena (%16,5), PSN (%15,2) eta Geroa Bairengatik (%11,3) jarraituta. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan aldiz, banaketa oso bestelakoa da. EAJk du nagusitasun erabatekoa adin tarte honetan. %37,8k bera bozkatzeko asmoa adierazi zuen eta hurrengo alderdiak PSE %12,2 eta EH Bildu %7,4 dira. Oso urruti beraz.

Graf. 7: Bozka asmo zuzena %.

7
Ondorioz, pentsioen gatazkak PPrekin lotzen den neurrian, Euskal Herrian eragin mugatua izango luke, beraien pisu elektorala mugatua baita hemen. Arduren banaketan EAJ edo UPN sartuko balira gauzak bestelakoak izan litezke, bereziki EAJren kasuan, bere proportzioa oso altua delako adin tarte horretan. Baina hori horrela balitz ere, beste adin tarteetako herritarrak baino zailagoa litzateke nagusiak bozkaz aldatu araztea.

, ,

Ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna