Datorren igandean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak dira eta ohikoa denez, gau elektoralean 2012ko emaitzekin egingo dira alderaketak. Ohikoa eta normala neurri batean. Baina nago, irakurketa osoago eta zuzenago bat egiteko, horiek ez direla kontuan hartu beharreko datu bakarrak.
Horregatik, gaurkoan, 2015eko Batzar Nagusietarako emaitzak eta 2016ko Hauteskunde Orokorretakoak bildu eta ondoren, Eusko Legebitzarrerako izan balira, alderdi edo koalizio bakoitzak zenbat lagebiltzarkide lortuko lituzkeen estrapolatu dut.
2015eko Batzar Nagusietako bozkak batuta alde batetik, eta 2016ko Hauteskunde Orokorretakoak bestetik, EAEn horrelakoak izan ziren emaitzak.
Emaitza horiek izan daitezke erreferentzia bat, goitik eta behetik, datozen hauteskundeetarako, bakoitzak nola egin duen baloratzeko.
Batzar Nagusietarako emaitzak Eusko Legebiltzarrera estrapolatuko bagenitu (Podemos eta Irabazirenak batuta), EAJk 24 eserleku, EH Bilduk 18, Elkarrekin-Podemosek 14, PSEk 10 eta PPk 9 lortuko lituzkete.
Aldiz, ekaineko emaitzak estrapolatuta EAJk 18 eserleku, EH Bilduk 10, Elkarrekin-Podemosek 25, PSEk 11eta PPk 11 lortuko lituzkete.
Hauteskunde mota ezberdina da igandekoa, eta alderdi zein koalizio bakoitzak joera propioak ditu hauteskunde mota bakoitzerako, ondorioz, erreferentzia gisa ezin zaie alderdi guztiei hauteskunde bat edo beste egotzi, baina bien artean 2012koak baino informazio egokiagoa ematen digutela uste dut.
ARABA, BIZKAIA ETA GIPUZKOA
Herrialdeka hauek izan ziren emandako bozkak:
Estrapolazioak, Batzar Nagusietako emaitzekin hauek:
Eta Hauteskunde Orokorretako emaitzekin hauek:
Ezin da iruzkinik egin.