[ZALANTZATIAK]

zalantzanOraingoan CISek 2012an eta 2016an egindako bi inkesten datu baseak hartu ditut oinarri (2859 eta 3152).  Biak Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen aurrekoak. Bietan bozkatzeko asmoa izan bai, baina zalantzan daudenak identifikatzeko galdera segida bera egiten dute. Lehenik, ‘segurtasun osoz’ edo ‘seguru aski bai’, bozkatuko dutenak identifikatu, ondoren horiei botoa erabakita duten galdetu eta azkenik, ezezkoa erantzun dutenei zein aukeren artean dauden zalantzan galdetzen zaie.

CIS3152. Euskarazko galdesorta 2016 Abuztua

CIS INKESTA

Modu horretan, 2012an guztira laginaren %29,3 zegoen zalantzan aukeraren batekin. 2016an %29,4 (izan) dira. Beraz, lau urte hauetan, kopuru absolutuetan aldaketa gutxi, hamarreko bat gora besterik ez.

ZALANTZATIAK1

Ordea, zalantzan daudenen artean, zeintzuk diren beraien zalantzak, horietan aldaketarik egon da. Konbinaketa nagusiak 6 izanda, horiek % handiagoa bildu dute 2016an. Hau da, 6 konbinaketa nagusien artean kontzentrazio handiagoa dago, modu horretan “Beste” kategorian sartzen direnak (bestealako mila konbinaketa ezberdin zalantzan egoteko) %64tik %51era jaitsi egin da.

Zalantza nagusien artean, 2012an EAJ-PSE eta EAJ-EH Bilduren artean ziren bitartean, 2016an EAJ-Podemos artean eta EH Bildu-Podemos artean dira.

EAJrekin zalantza egiten dutenak, Podemosekin dute zalantza gehiago (%12). Bigarren multzoa PSErekin zalantza egiten dutenena da (%9,1) nahiz eta multzo hau ia lau puntu jaitsi den 2012tik. Eta hirugarren multzoa EH Bildurekin konpartitzen du (%8,2), multzo hau 5 puntu jaitsi delarik 2012tik.

EH Bilduren kasuan, bere zalantzatiak Podemosekin eta EAJrekin dituzte zalantza horiek. Podemosekin gehiago (%11,2) EAJrekin baino  (%8,2).

Azkenik, Podemosen zalantzatiak, Podemos eta EAJren artean zalantza egiten dutenak %12 gehitzen dira, EH Bildurekin %11,2 eta azkenik PSErekin %6,5. Beraien kasuan, alderaketa 2012ko IUrekin denez, hasiera guztietan eman da eta hori ere arrazoia izan da konbinaketa nagusien hazkundea ematearena eta beste konbinaketa posibleen desagertu edo ahultzearena.

ZALANTZATIAK2

 

Guztira, beraz, Podemosek du zalatzatien artean kopuru altuena konbentzitzen saiatzeko (%29,7), EAJrengatik nahikoa hurbil dagoela (%29,3). Gainera biak konpartitzen dute euren arteko lehia eta baita EH Bildurekin eta PSErekin ere. EH Bilduren kasuan, 2012tik hona 3,4 puntu irabazi ditu zalantzatien artean, eta horiek konbentzitzeko orduan fokoa zehatzagoa dute, Podemos eta EAJren artean kokatua.

 

ZALANTZATIAK3

 

 

Ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna