[Sistema elektorala beste bat balitz? (II)]

Aurreko postean aipatu bezala, sistema elektoralaren ezaugarriek erabakitzen dute, neurri batean, ordezkaritza nolakoa izango den. Aipatu genuen, bi ezaugarri nagusik eragiten dutela banaketa egiteko moduan: eserlekuak zenbat barrutitan banatzen diren eta banaketa egiteko formula.

Bi ezaugarri horiekin jolastuz eta 2015eko Batzar Nagusietarako hauteskundeetako emaitzak erabiliz,  egin ditugu ondoko simulazioak:

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak, barruti bakarra osatuko balute, hau da, 75 hautetsiak bere horretan banatuko balira eta formula ezberdinak aplikatuta zein izango zen ordezkaritza Gasteizko Legebiltzarrean. Eta gauza bera, baina herrialde bakoitzak barruti bat osatuz, hau da, egun bezala.

Lehenik, egungo sistemaren arabera (hiru barruti eta D´Hont sistema) honakoa litzateke banaketa, aipatu 2015eko emaitza elektoralekin.

2015 BBNN EL

Lehenik, EAJk 26 eserleku eskuratuko lituzke eta bigarren lekuan EH Bilduk 18. Jarraian Podemosek 11, PSOEk 10 eta PPk 9 lortuko lituzkete. Azkenik, Irabazik ere hautetsi bat lortuko luke.

Beheko grafikoan, beste aukera guztien konbinazioekin simulazioak eginez aterako liratekeen emaitzak ageri dira.

Formulak

Lehen ondorio bat zera da, metodo bat edo beste erabilita eraginak ez direla berdin ematen. EAJk 29 edo 24 hautetsi eskuratu litzake metodo bat edo beste erabiliz gero. PPk 7 eta 10 artean. Beste alderdietan eragina txikiagoa da (hautetsi bat gora-behera EH Bildu, PSOE eta Irabaziren kasuetan) edo eraginik ez (Podemosen kasuan). Horrela bada, argi dago EAJ eta PPri eragiten dietela, batetik, herrialde bakoitzaren pisu demografikoak, baina bereziki herrialde batetik bestera lortzen duten babesaren desorekak.

Beraz, sistema elektoralen aukera ezberdinak ikusita, EAJrentzat, gutxien komeni zaion barruti sistemen artean gehien komeni zaion formula aplikatzen da eta PPrentzat kontrakoa, gehien komeni zaion barruti sistemaren barruan, gutxien komeni zaion formula erabiltzen da. Besteen kasuan, ez die gehiegi eragiten horien arteko konbinaketek.

 

Ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna