[Ardatzak 8 grafikotan]

Garan idatzitako artikuluak interesa piztu du. Hori ondorioztatzen dut behintzat niri iritsitako whatsap, twitter, mezu eta deien bidez egindako galderetatik.

Beraz, nik ditudan datuak txukundu eta hemen edozeinen eskura jartzea erabaki dut. Oraingoan azalpen deskriptibo hutsean geratuko naiz. Gero bakoitzak bere ondorioak atera ditzala.

Datuak Lehendakaritzako Prospekzio Gabinetetik eskuratutakoak dira, 60. Soziometroari dagozkionak, aurtengo urtarrilean egindako inkesta lana eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan egindakoa. Guztira 2.310 inkesta egin zituzten, Ikertalde enpresaren bidez, etxez-etxe.

Ezker-eskuin ardatza

Lehenik eta behin, kontuan izan behar da posizio bakoitzean ez dagoela jende kopuru berdina. Beheko grafikoan ikus daitekeen bezala, gehiengo bat ezkerrean kokatzen da (5etik behera, %46,4), baina posizio ezberdinetan. 3an %15,9, 2 eta 4ean %10,2 eta %13,2 hurrenez hurren eta ezker muturrean %4a. Aldiz, banaka hartuta, posizio nagusia erdia edo zentroa da (5a %43,4). Eskuinera kokatzen direnak (5etik gora) guztira %10,2 gehitzen dute.

Horiek ikusita, argi dago bataila elektorala 2 eta 5 artean kokatzen dela, hau da, ezker “moderatua” eta zentroaren artean.

Ezker-eskuin

Ezker (0) – Eskuin (10) ardatza, abenduak 20ko bozka oroitzapenarekin gurutzatua

Artikuluan nioen bezala, gurutzaketa honen grafikoa argia da: EH Bildu indartsuena da 0an kokatzen den hautesleriaren artean (ezker muturrean), baina hortik aurrera etengabe indarra galtzen du. Joera horren kontrara, Podemos indartzen hasten da 2. posizioan, eta 3.ean Podemosek aurrea hartzen dio. Gainera EH Bilduren proportzioak 4, 5 eta 6an nahiko txikiak diren bitartean, Podemosen presentzia handia du baita 6an ere.

Beste irakurketa interesgarria Podemos eta PNVren artean ardatz honetan ematen den artikulazioa da. Ia-ia ispiluarena egiten dute. PNV 3an hasten da indarra hartzen eta hortik 7rarte hazi egiten da.

Lehia elektorala irabazteko 2 eta 5 artean nagusitu beharra baldin badago, lehia hori nahiko itxia dago Podemos eta PNVren artean. Hor EH Bildu jokoz kanpo dago.

ardatza1

 

Ardatz nazionalista

Aurreko ardatzean gehiengo bat ezkerrean kokatzen bazen, honetan gehiengoa nazionalista edo abertzaleen aldean kokatzen da (5etik gora, %37). Kasu honetan ordea, posizio bakoitzean zehar, modu homogeneoagoan banatzen da hautesleria. Muturrean proportzio handiagoa biltzen da (9 eta 10ean %11,8). Berriro ere, erdia edo zentroa da nagusi, posizio guztiak banaka hartuz gero (%34,5) eta eremu “ez nazionalista” edo “ez abertzalean” %28,5a dago.

Abertzalea

Ardatz nazionalista, abenduak 20ko bozka oroitzapenarekin gurutzatua

Abertzale edo nazionalista izatearekin gurutzatzen dugunean abenduko bozka oroitzapena, Podemosen transbertsalitatea erabatekoa da. Argi dago, ez da guztiz berdina posizio guztietan eta joera bat ematen da, baina guzti-guztietan proportzio esanguratsua du. Aldiz, PNV eta EH Bildu mugatuago daude, bigarrena are gehiago.

ardatza2

Identitatea

Euskal Herritar eta Espainiar sentitzearen konbinazioetan, lehenengoa soilik, lehenengoa gehiago edo biak berdin sentitzen gara ia guztiok.

Identitatea

Identitatea, abenduak 20ko bozka oroitzapenarekin gurutzatua

Lehen hiru aukerei erreparatuta, nagusiak izanagatik, Podemosek lehia irabazten du bitan, EH Bilduk Euskal Herritarra bakarrik sentitzen direnen artean, eta PNVk hiruretan sarrera handia du.

ardatza3

Independentzia

60. soziometroaren arabera, 2016ko urtarrilean, gehiago ziren independentziaren kontra zeudenak (%40,9) alde baino (%22,9). Egoeraren arabera erabakiko luketenak tartean zeuden (%36,1).

Independentzia

Independentzia, abenduak 20ko bozka oroitzapenarekin gurutzatua

Jarrera independentistarekin, PNVk ia proportzio berdina lortzen du alde eta kontra daudenen artean eta gehiago egoeraren arabera batera edo bestera egingo luketenen artean. Podemosen kasuan antzekoa da, nahiz eta gehiago lortzen duen kontran daudenen artean alde daudenen artean baino.

EH Bilduren kasuan berriz, oso argia da bere sarbidea hautesleri bakoitzean. Independentisten artean ia erdia lortzen du eta hortik aurrera oso gutxi (zalantzan daudenen artean %10,5)

ardatza4

Ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna