[Parte hartzeari buruzko bi gezur]

“Jendeak ez du ezertan parte hartzen”(?)

Parte hartzea modu askotara ulertu daiteke eta hemen ez gara horretan sartuko, momentuz. Baina inkesta batean baino gehiagotan behin eta berriz ikusten den bezala, jendeak eragile askotan eta askotarikoetan hartzen du parte. Adibide gisa, eta post honetan erabiliko dugun inkesta oinarri (CIS-2964, 2012), 18 urtetik gorako euskal herritarren %35etik gora elkarte edo mugimenduren bateko kide da.

Parte hartze datua 2

Oinarria (n): 1.898 Iturria: CIS-2964, 2012

Inkestan galdetzen diren elkarte eta mugimenduak hauek dira: sindikatuak, kirol elkarte edo klubak, GKE edo elkartasun elkarteak, kultur edo arte elkarteak, guraso elkarteak, elkarte erlijiosoak, elkarte edo kolegio profesionalak, alderdi politikoak, auzo elkarteak, gazte elkarte edo taldeak, elkarte edo talde ekologistak, enpresa elkarteak eta kontsumitzaile elkarteak. Ziur aski elkarte mota bat baino gehiago faltako da eta beraz, aipatu ehunekoa zerbait altuagoa ere izan daiteke, baina zerrenda nahiko zabala da. Edozein kasutan, gezur edo mito horrek, jendeak ez duela ezertan parte hartzen ez du oinarririk.

Eta ikuspegi horretatik, hau da, eragile horiek dituzten kide kopuruaren aldetik, zein elkartek esango zenukete dutela arrakasta gehien? Horra bigarren gezur edo mito bat:

“Sindikatuak zaharkituak daude eta ez dute ezer ordezkatzen”

Askotan entzun ditugu sindikatuen kontrako deklarazioak. Hauek lan harremanetan duten garrantziaz jabetuta, horiek ahultzea dute helburu hainbat eragilek. Izan ahal dituzten gabezia edota egin ahal zaizkien ñabardura guztiekin, soldatapekoen arteko elkartasun instituzioak dira, haien interesen alde lan egiteko egiturak.  Dogma edo mito handienetako bat, sindikatuen papera ezbaian jartzeko, hauek egun ez dutela hamarkada batzuk atzera eginez gero zuten garrantzia edo oihartzuna jendartean. Geroz eta afiliazio gutxiago dutela eta geroz eta intzidentziarako gaitasun gutxiago.

Baina hori horrela al da?

Datuen arabera, ez. Egun Euskal Herrian sindikatuak dira jendarte instituzio nagusia, jende gehien barne biltzen edo auto-antolatzen dutenak. Horrela 18 urtetik gorako %12,5ak sindikaturen batean afiliatuta zeudela esaten zuten, lehen eragilea izanik. Horren atzetik kirol elkarte edo klubak daude (%8,8), GKE edo elkartasun elkarteak (%7,2) eta Kultur edo arte elkarteak (%6,5).

Baina, gaur gaurkoz, sindikatuak langileei (edo enplegu merkatuan dauden pertsonei) zuzentzen zaizkiela kontuan hartzen badugu, hau da, lanean ari diren 18 eta 64 urte arteko euskal herritarretara mugatzen bagara, sindikatuen aldeko proportzio horiek nabarmen handitzen dira. Horrela, langileen %22,5 inguru daude sindikaturen batean afiliatuta, kirol elkartetan %11,5a edo GKEetan %8,9 diren bitartean.

 

18 18-64 18-64 lanean
Sindikatua 12,5 16,5 22,5
Kirol elkarte edo kluba 8,8 10,5 11,5
GKE edo elkartasun elkartea 7,2 8,5 8,9
Kultur edo arte elkartea 6,5 6,4 6,5
Guraso elkartea 3,9 5,3 6,6
Elkarte erlijiosoa 2,5 1,4 1,0
Elkarte edo kolegio profesionala 2,3 2,6 4,0
Alderdi politikoa 2,1 2,0 2,5
Auzo elkartea 1,9 2,0 1,7
Gazte elkarte edo taldea 1,4 1,9 1,2
Elkarte edo talde ekologista 1,3 1,8 1,6
Enpresa elkartea 1,2 1,5 2,4
Kontsumitzaile elkartea 0,8 1,0 0,8

Iturria: CIS-2964, 2012

 

Gainera, norberak bere burua zein jendarte mailan kokatzen duen arabera dagoen afiliazio maila aztertuta, goi mailan kokatzen direnak aparte, beste guztietan sindikatuak dira kide gehien biltzea lortzen duen eragilea, nahiz eta tasak altuagoak diren klase ertainetan baxuagootan baino. Beraz, langileen mugimenduak dituen arazo edo zailtasun guztiak gutxietsi gabe, ezin esan daiteke sindikatuak “modaz” pasatuta daudenik, ezta egungo langileen interesei erantzuten ez dietenik, bestela ezin ulertu daitezke zenbaki hauek.

 

KLASE SOZIAL SUBJETIBOA
  Ertain Altua Ertain ertaina
Ertain Bajua Bajua
Sindikatua 12,9 14,8 9,8 6,7
Kirol elkarte edo kluba  16,1 10,3 6,6 1,7
GKE edo elkartasun elkartea 14,5 7,8 5,6 5,8
Kultur edo arte elkartea 13,1 7,8 4,5 0,8

Guraso elkartea

16,1 3,8 3,0 3,3
Elkarte erlijiosoa 1,6 2,3 3,0 1,7
Elkarte edo kolegio profesionala 23,0 2,1 0,5 1,7
Alderdi politikoa 1,6 2,4 1,7 0,8
Auzo elkartea 1,6 2,0 1,6 3,3
Gazte elkarte edo taldea 4,9 1,8 0,2 0,0
Elkarte edo talde ekologista 3,2 1,3 1,2 0,0
Enpresa elkartea 6,6 1,2 0,9 0,0
Kontsumitzaile elkartea 1,6 0,7 0,7 1,7

Iturria: CIS-2964, 2012

 

Ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna