Aztiker, ikerketa soziologikoan espezializatutako enpresa da. Bertan, esperientzia zabaleko profesionalak biltzen gara. Metodo, teknika eta baliabide ugari eta aurreratuak erabiltzen eskarmentua dugu: inkestak, elkarrizketak, taldeak, behaketa, dokumentazioaren azterketa, prozesu parte-hartzaielak, etab.

Soziologian sinesten dugu. Gure ingurua ezagutu eta gure bizimodua hobetzeko tresnatzat daukagu. Gustatzen zaigu jendearekin harremanetan egotea, pertsonak eta taldeak ezagutzea, lekuan lekuko lanak eta behaketak balore handiko informazioa ematen baitigu.

Gure ikerketak baliagarriak dira soilik bezeroaren beharrak asetzen dituzten neurrian. Bezeroaren beharrak sakon aztertzen ditugu, eta hobekien egokitzen zaion ikerketa-diseinua egiten dugu. Trajeak bezeroaren neurrira egiten ditugu, eta emaitzen erabilgarritasun praktikoaz ere arduratzen gara.